Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiaren ustez, Patxi Lopezen (PSE-EE) Eusko Jaurlaritza gaur egun, Espainiako Gobernua murrizketa ugari ezartzen ari den garaian, "eredua" da, eta urriaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan hori aintzat hartzeko eskatu du.
Hezkuntza eta osasun arloetan Raxoiren gobernuaren murrizketei Jaurlaritzak ezetz esan izana azpimarratu du Rubalcabak. "Euskal herritarrek inork baino hobeto dakite Raxoiren ereduaren aurrean badela beste eredu bat, eta Espainian hori erakusten saiatzen gara".
Haren arabera, Lopezen gobernuak bakearen arloan ere "Euskadi aldatu" egin du. "Lehen ez zegoen askatasunik, eta orain bai".
PSE-EEk Gasteizen egindako ekitaldi batean parte hartu du Rubalcabak.