Historia

Gaurko egunez hasi zen frankismo garaiko Iruñeko lehendabiziko greba orokorra

70 urte dira oinarrizko salgaien prezioa garestitzearen aurkako protesta egin zela Iruñean. Greba hiru egunez luzatu zen, eta Burlatara eta Atarrabiara ere zabaldu zen. Imanol Satrustegi historialariak ekarri du gogora Twiterren.

Iruñeko argazki zahar bat.
2021eko maiatzaren 7a
12:01
Entzun

Elikagaien eta oinarrizko produktuen horniketa arazo bilakatu zen 50. hamarkadan Nafarroan. Ekonomiaren arautze «zorrotza» ezarri zuen frankismoak Espainiako gerraren ostean, eta prezioak garestitzea eragin zuen politika horrek. «Errazionamenduaren ondorioz, merkatu arautuan salgai gutxi zegoen, eta prezioak igo ziren. Hiritarrek oso maiz oinarrizko beharrak asetzeko merkatu beltzera jo behar izaten zuten», azaldu du NUPeko Imanol Satrustegi historialariak, sare sozialen bitartez.

Emakumeek piztu zuten txinparta, 1951n: «Zurrumurruen arabera maiatzaren 7an arrautzak hamabost pezetatan saltzekoak ziren, baina etxekoandreak merkatura joan zirenean hamazazpi pezetatan zeudela ikusi zuten». Prezioa ikusterakoan, II. Zabalguneko merkatuan emakumeek haserrea erakutsi zuten: «Arrautza salmenta boikoteatu eta Gobernu Zibilerainoko manifestazio espontaneoa egin zuten, Gobernadoreari prezio merkeagoak ezar zitzan eskatzeko».

(jarraitu irakurtzen, Euskalerria Irratiaren webgunean)

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.