euskal herria

Gaurtik aurrera Ryanairren hegaldiak izango dira Loiuko aireportutik Madrilera eta Bartzelonara

Hegazkin konpainiak otsailean aurreratu zuen zerbitzu hori eskainiko zuela. Bien artean urtean 400.000 erabiltzaile izatea espero dute.

2012ko maiatzaren 1a
19:34
Entzun

Gaurtik aurrera martxan daude Ryanair hegazkin konpainiak Loiuko aireportutik (Bizkaia) Bartzelonara eta Madrilera joateko eskaintzen dituen hegaldiak. Konpainiak pasa den otsailean iragarri zuen zerbitzu hori eskainiko zuela. Egunean bi hegaldi egongo dira, eta asmoa Spanairrek Loiuko aireportuan utzitako lekua betetzea da. 

Ryanairrek egindako aurreikuspenen arabera, urtean 400.000 erabiltzaile izango dituzte, 200.000 bidaiari hegaldi bakoitzean. Zerbitzu horren bitartez 400 lanpostu sortuko zirela azaldu zuen Michael O'Leary konpainiako presidenteak hegaldien berri eman zuenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.