BERRIAk itxura baino askoz gehiago aldatu du. Gaurtik hasita, eta larunbatero, Bizigiro gehigarria ekarriko du. Bertan, aisialdiaz gain, teknologia eta zine estreinaldiak aurkitu ahal izango dira. Lehen alean, Baionako txokolate egunei buruzko erreportaje zabala irakur daiteke, eta baita Juan Mari Arzak sukaldariari egindako elkarrizketa ere. Horrez gain, eta teknologiaren sailean, sarean sagurtasun handiagoz jokatzeko aholkuak jaso dituzte, eta udako oporrei begira, baita udalekuei buruzko artikulu zabala ere.
Bestetik, eta Sestaoko alkatearen hitza abiapuntu hartuta, immigrazioari buruzko erreportaje zabala landu du Gizartea sailak. Erdiko orrialdeetan, berriz, Espainiako Errege Akademiak, "hiztegia aberasteko" aitzakian, karga politiko nabarmena duten hitzen adiera aldatu izanaren ondorioak aztertu ditu Politika sailak.