euskal presoak

"Gauzak aldatu ez balira bezala" jardutea egotzi dio Urkulluk Rajoyri

Espetxe politika aldatzeko eta egungo legeriaren "zirrikituak" baliatzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Espainiako Gobernuari.

Iñigo Urkullu, atzoko elkarrizketan. EITB
2014ko urtarrilaren 8a
11:42
Entzun

ETB1en elkarrizketatu dute bart gauean Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, eta bake prozesuaren inguruan mintzatu da bertan. "Oso kritiko" azaldu da Espainiako Gobernua konponbide prozesuan izaten ari den jarrerarekin, "ematen duelako gauzak aldatu ez balira bezala jarraitzen dutela, eta gauzak aldatu egin dira".

Madrilek ere bere jarrera aldatu behar duela uste du Urkulluk: "Ez ezker abertzaleari zor diolako, euskal gizarteari zor diolako" baizik. "Beste giro batean bizi nahi dugulako".

Egungo espetxe politika moldatzeko eskatu dio Urkulluk Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari, eta hori egungo legeria betez egin dezakeela ohartarazi dio: "Badaude zirrikituak". Urkulluren esanetan, legeriak "aukerak ematen dizkie presoei onurak jaso ahal izateko, beti ere baldintza batzuk betez".

ETAren balizko agiri baten zurrumurruen inguruan ere jardun du. Esan du nahiko lukeela erakunde armatuak "lehenbailehen" mezu bat plazaratzea eta bertan armagabetzea iragartzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.