Politika

"Gauzak nola hobetu daitezkeen ikusteko" alderdi politikoen mahai bat behar dela uste du Lopezek

Ibarretxeren Plana edo beste edozein plan aurkeztu aurretik, alderdi politikoak biltzeko mahai bat behar dela iritzi dio PSE-EEko idazkari nagusiak. Hala esan du, gaur goizean, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Mahai horretan, azken 25 urteen balorazioa egin beharko litzateke, Lopezen ustez; gero, egungo egoeraren diagnosi bat, eta amaitzeko, "denon artean, gauzak nola hobetu daitezkeen ikusi". Horrek "lan handia" dakarrela azpimarratu du, eta gaia "zuzenean legebiltzarrera eramatea akatsa" dela dio.

2004ko irailaren 9a
11:41
Entzun
Eusko Legebiltzarra "geldituta" dagoela iritzi dio Patxi Lopezek, eta ez atzera ez aurrera geratze hori Ibarretxeren plana aurkeztu zenetik datorrela esan du, gainera. EAJren Estatutu Berrirako Proposamenak "gehiago zatitu" ditu legebiltzarreko kideak, Lopezek dioenez.

PSE-EEko idazkariak esan duenez, edozein plan legebiltzarrera eraman aurretik, "lan handia" dago egiteko. Azaldu duenez, "alderdi guztiak eseri, eta azken 25 urteen balorazioa" egin behar lukete, lehenik eta behin; gero, "egungo egoeraren diagnosia" egin, eta amaitzeko, "denon artean, gauzak nola hobetu daitezkeen ikusi".

Horrek "lan handia" eskatzen duela dio, baina hori egin aurretik gaia legebiltzarrera ematea "akats" bat" dela uste du Lopezek, "bi iritzi aurrez aurre jartzea ekarriko luke, gehiago inoiz ez adiskidetzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.