GIZARTEA

Gay eta lesbianak ezkontzeko legea aldarrikatu du Hollandek

Kontseilu Konstituzionalaren babesa jaso zuen atzo legeak, eta gaur bertan aldizkari ofizialean argitaratu du Frantziako presidenteak. Ezkontzak hilabete amaieran hastea espero dute.

2013ko maiatzaren 18a
12:22
Entzun

Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako gay eta lesbianek ezkontzeko eskubidea badute jadanik. Hori ahalbidetzen duen legea gaur bertan argitaratu du aldizkari ofizialean Françoise Hollande Frantziako presidenteak. Legeak atzo jaso zuen Frantziako Kontseilu Konstituzionalaren babesa. Apirilaren 23an onartu zuten araua Frantziako Asanblea Nazionalean

Legea indarrean, ezkontzak egiteko modua aurki jartzea espero dute. Dominique Bertinotti Familia ministroak ekain erdialderako jarri du epea, baina udal batzuetan hasi dira arauak egokitzen, ekain hasierarako ezkontzak egiten haste aldera.

Eskuinak, bitartean, protestan jarraitzeko asmoa du. Legea onartzeko bidean protesta asko egin dituzte aldekoek eta aurkakoek, eta eraso homofobo batzuk ere gertatu dira. Hilaren 26rako, datorren asteko iganderako, antolatu dute hurrengo protesta gay eta lesbianen ezkontzaren aurkakoek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.