Ekialde Hurbila

Gazan bahitutako Fox telebistako kazetariak hilko dituztela esanez mehatxu egin dute bahitzaileek

Jihadeko Brigada Santua talde armatu palestinarrak hilaren 14ean bahitu zituen Fox News telebista kate estatubatuarreko bi kazetariak. AEB Amerikako Estatu Batuetan dauden preso musulmanak aske uzten ez badituzte, bahituak hilko dituztela esan du zabaldu duen bideo batean. Bahitzaileek 72 orduko epea eman dute eskatutakoa betetzeko.

2006ko abuztuaren 23a
17:06
Entzun
Gazan bahitu zituzten Steve Centani kazetari estatubatuarra eta bere kameralari Olaf Wlig zeelandaberritarra abuztuaren 14ean. Bahitu zituztenetik ez da euren berririk izan, baina emititutako azken bideoan bi kazetariak lurrean agertu dira eta “ahal duten guztia” egiteko eskatu diete euren herriko agintariei.

Palestinako barne ministro Said Siyamek, atzerritarrak bahitu izana gaitzetsi du, palestinarren “etika eta ohitura” kontraesanean uzten dituelako. Zelanda Berriko ordezkaritzarekin egin duen bileran egin ditu adierazpen hauek Siyam ministroak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.