palestina

Gazara sartzea debekatu die Israelek Josu Juaristi eta GUE-NGLko beste 12 europarlamentariri

Israelek argudiatu du bisita hori ez dagoela lotuta helburu humanitarioekin. Lau eguneko bisita egitera joan dira Palestinara. 

Europarlamentariak Rabbis For Human Rights eta Combatants for Peace taldeko ordezkariekin. @GUENGL
2014ko irailaren 4a
09:15
Entzun

GUE-NGLko Martina Anderson europarlamentariak alderdiaren webgunean jakinarazi duenez, Gazako egoera "lehen eskutik" ezagutzea zuten helburu, eta, hori posible izanda, Europako Parlamentura informazio gehiago eraman ahalko lukete, eta Europako Batasunari Gazarako laguntza humanitario handiagoa eskatu. "Israelgo agintariei eskatzen diegu atzera egiteko eta Gazara sartzen uzteko". EH Bildu GUE-NGL ezkerreko taldeko kide da Europako Parlamentuan. 

Parlamentariak hainbat erakundetako ordezkariekin bilduko dira bisitan; Amira Hass Haaretz-eko kazetariarekin elkartu dira gaur, esaterako. Sei herrialdetako parlamentariak joan dira: Josu Juaristi (EH Bildu), Martina Anderson (Sinn Fein), Lynn Boylan (Sinn Fein), Matt Carthy (Sinn Fein), Takin Hadjigeorgiou (AKEL), Neoklis Silikyotis (AKEL), Pablo Iglesias (Podemos), Teresa Rodriguez (Podemos), Lola Sanchez (Podemos), Marisa Matias (Bloco), Younous Omarjee (Front de Gauche), Angela Vallina (Ezker Anitza) eta Miguel Viegas (PCP).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.