autodeterminazioa

'Gazta zati bat' Jon Maiaren dokumentalaren trailerra, BERRIA.INFOn

Larunbatean estreinatuko da Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian.

2012ko apirilaren 16a
08:47
Entzun

Datorren astean estreinatuko du Jon Maia bertsolariak Gazta zati bat izeneko dokumentala. Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian egingo du. Trailerra jaso du BERRIA.INFOk, eta ikusgai dago webgunean.

Trailerrean, besteak beste, Angel Oiarbide Nazioen Mundua elkarteko kidea mintzatzen da autodeterminazio eskubideaz: "Ez gara politikaz ari, eskubide batetaz baizik". Rufi Etxeberria, Juan Jose Ibarretxe eta Brian Currin ere agertzen dira bideoan.

Adierazpenez gain, autodeterminazio eskubidearen alde Gipuzkoako Goierri eskualdean egin diren zenbait ekimenetako irudiak ere ikus daitezke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.