Gazte 1 + ez! plataforma sortu dute, gazteen egoera gizarteratzeko

2011ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Gazte mugimenduaren aurkako polizia operazioetan atxilotutako gazteek Gazte 1 + ez! (gazte bat gehiago ez) ekimena sortu dute, beren eta espetxean dauden kideen egoera Euskal Herriko instituzio, eragile eta banakoen artean gizarteratzeko eta «herri harresia» eraikitzeko. Operazioetan atxilotutako hainbat gaztek sortu dute plataforma. 2007an Auzitegi Gorenak Jarrai, Haika eta Segi «erakunde terrorista» izendatu zituenetik gazte mu-gimenduaren aurkako jazarpena areagotu egin dela salatu dute. Nabarmendu dute 2009az geroztik ehun gazte atxilotu dituztela eta horietatik 64k gutxienez salatu dituztela torturak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.