Madrilen Oarsoaldeko hamasei gazte auzipetuen kontrako epaiketak jarraitzen duen bitartean, horienganako elkartasun ekimenek ez dute etenik izan.
Atzo eta gaur egin duten bezala, bihar ere elkarrateratzeak eta batzar informatiboak deitu dituzte. 12:30ean eta 19:30ean izango dira, eta Foru plazan egingo dituzte. Horrekin batera 17:30ean hitzaldia egingo dute TAT Torturaren Aurkako Taldeko kideek plaza horretan bertan.
Bihar izango da aste honetako Oarsoaldeko gazte auzipetuen aurkako epaiketaren azken saioa eta horregatik gazte auzipetuen senideei ongietorria egingo diete. Ez dago jakiterik gaurko saioa noiz amaituko den, ezta noiz iritsiko diren herrira ere, beraz, herritarrei adi egoteko eskatu diete.