Epaiketak

Gazte auzipetuen aldeko protesta Gasteizen

Gasteizko Harresiak antolatuta, 'Herritarron martxa' egin dute zapi eta kamiseta laranjak soinean.

28 gazte auzipetuen aurkako martxa Gasteizen. BERRIA
2014ko abenduaren 20a
09:17
Entzun

Amaitu berri den epaiketaren aurkakoa ez ezik, halako auzi guztien aurkako aldarria ere izan du martxak. Hauxe azaldu dute antolatzaileek: «Gure konpromisoa agertuko dugu, denon artean indar geldiezin bat pertsonifikatzeko, denon artean egiteko bidea, behin betiko amai daitezen giza eskubideen aurkako eraso sistematikoak».

Hala, ehunka lagunek erantzun diote Gasteizko Harresiaren deiari. Antolatzaileek salatu dute militantzia politikoagatik ari direla epaitzen 28 gazteak.

Dena den, ez da hau izan gaur 28 auzipetuen aurkako prozesua salatzeko egin den martxa bakarra. Izan ere, haien herrietan ere manifestazio eta ekitaldiak egin dituzte epaiketa politikoak gaitzesteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.