Igande arratsaldean gertatu zen ezbeharra, Leringo zezen plazan egiten ari ziren izkingile lehian. Eulogio Mateo etxeko zezen batek adarkatu zuen gaztea, 29 urtekoa, parte hartzen ari zela.
Larrialdi zerbitzuek berehala artatu zuten, baina anbulantzian bertan hil zen, sabeleko zaurien ondorioz.
Udalak bertan behera utzi du gaurko bigantxen ikuskizuna, eta elkarretaratzera deitu du.