GENERO INDARKERIA

Gazte bat atxilotu dute, amari eraso eta mehatxu egin diolakoan

Ertzaintzak atzo arratsaldean atxilotu zuen, Langraiz Okan (Araba). Datozen orduetan epailearen esku jarriko dute ustezko erasotzailea.

2011ko abuztuaren 17a
16:15
Entzun

28 urteko gazte bat atxilotu zuen Ertzaintzak atzo, amari eraso fisikoak eta mehatxuak egitea leporatuta. Langraiz Okan (Araba) gertatu zen istilua, 14:30 aldera. 

Ertzaintzak abisua jaso zuen, etxe batean etxeko bortizkeria kasu bat zegoelakoan. Herrizaingo Sailaren arabera, agenteak hara joan zirenean, emakumea eta alaba adingabea aurkitu zituzten etxean, eta amak Poliziari kontatu zion semeak jo eta hiltzeko mehatxua egin ziola. 

Ustezko erasotzailea ere etxean zegoen, eta bertan atxilotu zuen Ertzaintzak. Datozen orduetan epailearen esku geratuko da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.