Atxiloketa

Gazte bat atxilotu dute Andoainen, jihadaren propaganda egitea egotzita

Espainiako Barne ministroak jakinarazi du "ekimen kartsua" zuela Interneten eta sare sozialetan, eta kontaktu ugari zituela "Espainian zein kanpoan".

Guardia Zibila, gaur, Andoianen. JUAN HERRERO, EFE
2018ko apirilaren 24a
11:53
Entzun

Guardia Zibilak atxiloketa bat egin du gaur, Andoainen (Gipuzkoa). 24 urteko gizonezko gazte bat atzeman dute Karrika auzunean, jihadarekin lotura duelakoan. Propaganda egitea egozten diote, materiala zabaltzea. Hainbat kontaktu ei zituen, eta, Espainiako Barne Ministerioaren arabera, asmoa zuen "gatazka lekuetara" joateko, han ekimena hartzeko.

Juan Ignacio Zoidok eman du operazioaren berri, ohar batekin. Jakinarazi dutenez, Andoainen gaztea bizi den etxebizitza arakatzen ari dira, "haren jarduera kartsuaren ebidentzia guztiak batzeko".

Sare sozialetan hainbat profil sortu zituen atxilotuak, Zoidoren arabera. Haiekin materiala bildu eta zabaltzen zuen, eta, azaldu dutenez, kontaktuak zituen "Espainian zein handik kanpo". Siriatik eta Iraketik jasotzen zuen propagandarako materiala. Iturri horrek zabaldu duenez, jihadari batzeko jende bila ere aritzen zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.