Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, emakumea etxeko igogailura sartu zen ezagutzen ez zuen gizonezko batekin batera. Hura atera zen aurrena, baina oinez igo zen emakumearen solairura. Emakumea igogailutik ateratzear zela egin zion eraso, bularrak ukituz.
Emakumeak, ihes egin, eta etxean babestea lortu zuen, eta gertatutakoaren berri eman zion Ertzaintzari. Poliziak ikerketa abiatu zuen, eta ostiralean atxilotu zuten ustezko erasotzailea.