Ertzaintzak 30 urteko gazte bat atxilotu du Bermeon (Bizkaia), neska-lagunari azken bi urteetan tratu txarrak emateagatik, betiere neska-lagunak egindako salaketaren arabera. Emakumezkoak esan duenez, hainbat alditan jo du, heriotza mehatxuak egin dizkio eta gogoaren kontrako sexu harremanak izanarazi dizkio. Gizonezkoa atzo gauean atxilotu zuten bere etxean.
Salaketaren arabera, bikote harremana hasi zutenean hasi ziren tratu txarrak. Eta gaineratu du areagotu egin zirela azken sei hilabeteetan elkarrekin bizitzen hastean. Tratu txar fisikoez gain, tratu txar psikologikoak ere eragin dizkiola salatu du. "Gizonezkoaren izaera oldarkorra" dela eta, emakumeak ez du orain arte salaketarik jarri. Asteburuan, etxetik ihes egin, eta salaketa jarri zuen azkenean.
GEnero INDARKERIA
Gazte bat atxilotu dute Bermeon, bikotekideari tratu txarrak ematea egotzita
Azken bi urteetan hainbat alditan jo duela salatu du neska-lagunak, heriotza mehatxuak egin dizkiola eta bortxatu egin duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu