Herrizaingo Sailak emandako datuen erabera, erasoa asteazken goizaldean gertatu zen. Atxilotua etxera itzuli goizaldean Bilboko hainbat tabernatan ibili ondoren. Inongo arrazoi argirik gabe, neska lagunari joka eta irainka hasi zen gaztea, Ertzaintzaren arabera.
bikotea ohera joan zen baina ordu batzuk beranduago etxean gaua pasatzen ari zen neskaren lagun bat bortxatzen saiatu zen gaztea. Beti ere Ertzaintzaren datuen arabera, lagunak aurre egin zion erasotzaileari eta honek zigarro batekin erre zuen eta lepoa estutu zion oihu egin ez zezan. Neskalaguna, hala ere, esnatu egin zen eta gonbidatua babestera joan zen.
Bi neskek Ertzaintzari deitzea lortu zuten eta erasotzaileak mehatxuka egin zuen ihes. Hil egingo zituela esan eta etxean utzi zituen giltzatuta. Ertzaintzako kideek leiho batetik atera zituzten bi neskak eta Basurtuko erietxera eraman zituzten.
Ertzaintzak, atzo arratsaldean lortu zuen erasotzailea aurkitu eta atxilotzea. Neska lagunak Ertzaintzari azaldu zionez, elkarrekin bizi izan diren bitartean behin baino gehiagotan jo du mutil lagunak.
Emakumeen aurkako indarkeria
Gazte bat atxilotu dute Bilbon bikotekidea jo eta haren lagun bat bortxatzen saiatzeagatik
Ertzaintzak 23 urteko mutil bat atxilotu zuen atzo Bilbon. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, atxilotuak bikotekidea jo zuen eta haren lagun bat bortxatzen saiatu zen. Gainera, mehatxu egin zien biei hil egingo zituela esanez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu