Genero indarkeria

Gazte bat atxilotu dute Bilbon, emakume bati erasotu eta lapurreta egiteagatik

2011ko urriaren 8a
18:59
Entzun

Ertzaintzak 24 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo Bilbon emakume bati sexu ukituak egin, hainbat kolpe jo eta lapurtzeagatik. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, San Adrian auzoan gertatu zen erasoa: emakumea etxeko atarian sartu zenean. Emakumea ospitalera eraman zuten, erasoan jasan zituen zauriak sendatzera.

Salaketaren arabera, erasotzaileak emakumea lurrera bota zuen, eta hainbat ukitu egin zizkion. Emakumeak aurre egin zion, eta gizonezkoak jo egin zuen. Ihes egin aurretik, poltsa lapurtu zion. Ertzaintza ohartarazi ostean, ertzainek Poza Lizentziaduna kalean aurkitu zuten gaztea, emakumearen sakelakoa gainean zeramala. Lapurtutakoa beste sakelako bat ere bazeraman.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.