Goizeko zortziak aldera izan zen erasoa, Solokoetxen zeudela igogailuaren pasagunea igaro eta gero gizon batek bizkarretik eraso zion emakumeari. Indarrez eraman zuen hurbil zeuden eskilara batzuetara; sexu erasoa egin zion bertan. Emakumeak aurre egin zion eta borroka baten ondoren korrika egin zuen ihesi erasotzaileak.
Ertzaintzak biktimarekin hitz egin zuenean odola zerion ahotik eta Basurtuko Ospitalera eraman zuten. Erasotzailea identifikatzeko ikerketa abiatu zuten. Atzo, ustezko erasotzailea identifikatu eta atxilotu zuten Bilboko Zabalgune plazan. Ez da A.B.F. atxilotzen duten lehen aldia; aurrekariak ditu lapurreta eta lesioengatik.
Emakumeen aurkako indarkeria
Gazte bat atxilotu dute Bilbon ustez neska bati sexu erasoa egitegatik
Ertzaintzak 21 urteko mutila atxilotu zuen atzo ustez neska gazte bati sexu erasoa egiteagatik. Martxoaren 19an izan zen erasoa Bilboko Iturribide eta Solokoetxe kaleak batzen dituen igogailutik hurbil. Mutila barruko arropa eranzten saiatu zen eta hil egingo zuela esan zion neskari. Erasotuak baina, aurre egin zion eta borrokan ari zirela buruan eta ahoan jaso zituen kolpeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu