Herenegun bikotekidearen etxeari su eman ziola egotzita, 29 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak Donostian. Erretako etxea Gasteizen dago, Abetxuko auzoan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
Sutea 16:30ak inguruan izan zen. Gasteizko Udaltzaingoak eta suhiltzaileek ikerketa egin eta nahita piztutakoa zela ondorioztatu zuten. Orduan, etxe jabearen mutil-lagunaren bila hasi ziren. Ertzaintzak Donostian aurkitu zuen atzo, 18:30ean, eta, Herrizaingo Sailak adierazi duenez, sutearen egilea dela aitortu du.
Antza denez, lehenago sofa bati eman zion su pizgailu batekin eta, sugarrek etxe guztia hartu zutenean, ihes egin zuen.
Emakumeen aurkako indarkeria
Gazte bat atxilotu dute Donostian, bikotekidearen etxeari su eman diolakoan
Ustezko erasoa Gasteizen egin zuen, asteartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu