Gazte bat atxilotu dute EAJren ikurra kentzeagatik
LAUDIO. Ertzaintzak 22 urteko gazte bat atxilotu du Laudion (Araba), ustez EAJren egoitzako anagrama kentzeagatik. Eusko Jaurlaritzak ezagutarazi duenez, atxilotutako gaztea bertze bi pertsonarekin harrapatu zuten, atzo 04:30 aldera, jeltzaleen ikurra haien egoitzatik kentzen. Bik ihes egin zuten, eta atxilotuari aginteari atentatua egitea eta erresistentzia egotzi diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu