Frantziako Poliziak gaur goizean Stephan Etxegarai gaztea atxilotu du Eiheralarren (Nafarroa Beherea), Laurence le Vert epailearen aginduz, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) jakinarazi duenez. Haren etxea miatu dute ondoren poliziek, eta orain Baionako polizia etxean daukate. Iturri ofizialek ez dute atxiloketaren arrazoirik eman.
"Frantziako Gobernuak errepresioaren aldeko apustuan itsu jarraitzen du", salatu du AAMk, eta horretan Espainiakoarekin elkarlanean ari dela nabarmendu du. "Ideia politikoen aurkako errepresioa argiaz baliatzen ari dira".
AAMk "erasoen" aurrean mobilizatzeko dei egin du. Gaur 18:30ean Donibane Garazin Herriko Etxearen aurrean elkarretaratzea egingo dute eta Baionan polizia etxearen aitzinean.
Atxiloketa
Gazte bat atxilotu dute Eiheralarren, Le Vert epaileak aginduta
Stephan Etxegarai atzeman du Frantziako Poliziak gaur goizean. Baionan daukate eta ez dute atxiloketaren arrazoirik eman.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu