Iruñeko 18 urteko mutil bat atxilotu du Espainiako Poliziak, prostituzio eta adingabeen aurkako delituak egotzita. Gazteak 11 urteko arreba biluzik agertzen zen argazkiak eskaintzen zituen Interneten, auto baten truke, Poliziaren arabera.
Urriaren amaieran, adintxikikoaren amak bere alaba Interneteko sare sozial batean biluzik agertzen zela salatu zuen. Amaren arabera, pedofilo batek alaba engainatu zuen, irudi horiek bidaltzeko. Horren harira, ikerketa jarri zuen abian Poliziak eta Santanderreko (Espainia) 25 urteko gazte bat atxilotu zuten, pedofilo delituak egotzita.
Gazte horrek, txat batean adintxikiko neskaren anaia ezagutu zuela adierazi zuen eta hark bidali zizkiola argazkiak. Auto baten truke eskaini zizkion neskatoaren irudiak.
Argazkiak nebaren posta elektronikotik bidalita zeudela baieztatu zuen Poliziak eta gaztea atxilotu zuten. Atxilotua epaiketa egin artean aske dago.
Gizartea
Gazte bat atxilotu dute Iruñean, adintxikiko arreba biluzik ageri zen argazkiak zabaltzea leporatuta
Poliziaren arabera, auto baten truke eskaintzen zituen irudiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu