GENERO INDARKERIA

Gazte bat atxilotu dute Irunen, bikotekidea jotzea egotzita

Goizaldean gertatu da erasoa.

2014ko ekainaren 27a
15:50
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 27 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak goizaldean. 03:40 aldera, poliziek, Irun erdigunetik zihoazela, emakume baten oihuak entzun dituzte leiho batetik.

Etxera joan dira ertzainak, eta gizon-emakumeak zeuden bertan. Andreak poliziei esan die eztabaidan aritu direla eta gizonezkoak jo egin duela.

Kopetan kolpe bat zuen andreak, eta gizonak, berriz, atzamarkadak lepoan eta bularrean. Atxilo eraman dute gizona, genero indarkeria egotzita. Emakumea, berriz, erietxera eraman dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.