Ertzaintzak 19 urteko mutil bat atxilotu du bart Irunen (Gipuzkoa), hango PSE-EEren egoitzaren atarira pintura gorriz betetako botilak bota dituelakoan.
Ertzainen arabera, burua estalita zeramaten hiru laguneko taldeko kidea da mutil hura. Erasoaren ondoren -presoen sakabanaketaren kontrako pintada ere egin dute-, poliziek haiek egoitzaren inguruan ikusi dituzte, Gipuzkoa etorbidean -bertan dago PSE-EEren lokala-, goizeko ordubatak aldera, eta haietako bat harrapatu egin dute. Motxilan eskularruak, pintura eta abar zituela esan dute ertzainek.
Ez dute atxilotutakoaren izenik eman, eta epailearen esku utziko dute.
Politika
Gazte bat atxilotu dute Irunen, PSEren egoitzari pintura botatzea leporatuta
Goizeko ordubatak aldera izan da erasoa, eta egileek presoen sakabanaketaren kontrako pintada ere egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu