EUSKAL HERRIA

Gazte bat atxilotu dute, lapurreta eta sexu erasoa leporatuta

Basauriko Zubialdea auzoan gertatu zen erasoa, igande goizaldean.

Berria.info
2013ko abuztuaren 12a
16:14
Entzun

Ertzaintzak gazte bat atxilotu du igande goizaldean Basaurin (Bizkaia), ustez bikote bati lapurreta egin eta emakumeari sexu erasoa egiteagatik. Erasoa 01:30ean gertatu zela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, Zubialdea auzoan. Erasotzaileek bikote bat lurrera bota zuten, eta, labana batekin mehatxatu ostean, lapurretan egin zien. Erasotzaileetako batek emakumeari sexu erasoa egin zion, Ertzaintzaren arabera. Erasotzaileetako bat Bilbon atxilotu zuten, Miraflores etorbidean. Atxilotuak 18 urte ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.