Gazte bat atxilotu dute martxoko grebako gertakari batekin lotuta

Balmasedan atxilotu du Ertzaintzak Gonzalez; atxiloketa politikoa izan dela salatu du ezker abertzaleak

Erredakzioa
Donostia
2012ko irailaren 19a
00:00
Entzun
Goizeko zazpietan atxilotu zuen Ertzaintzak Imanol Gonzalez, Balmasedan (Bizkaia), etxetik ateratzera zihoala. Haren etxeaz gain, beste bi lokal ere miatu zituzten hainbat orduz. Ertzaintzak jakinarazi zuenez, Espainiako Auzitegi Nazionalera eramango dute Gonzalez, handik agindu baitute atxilotzea. Martxoaren 29ko greba orokorrean autobus baten azpialdean etxean egindako lehergailu bat jarri izana egozten dio Herrizaingo Sailak.

Ezker abertzaleak, ordea, salatu du gezurra dela Ertzaintzak leporatzen diona. Hainbat gaztek agerraldia egin zuten atzo atxiloketa salatzeko, eta jakinarazi zuten hilabeteak daramatzatela hausnarketan eta eztabaidan, «herri honetako gazteriari eskaintza politiko bat egiteko». Gonzalezek ere lan horretan parte hartu duela jakinarazi dute, besteek bezala, modu agerikoan eta «ezer ezkutatu gabe». Hala ere, gazteek salatu dute poliziaren jazarpena etengabea izan dela, eta horren ondorio dela Gonzalez atxilotu izana ere: «Atxiloketa politikoa izan da, heltzear den gazte ekimena indargabetzeko helburua duena». Hala ere, lanean jarraituko dutela esan dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.