Espainiako Poliziak atxilotu du gaztea, Nafarroan —ez dute zehaztu zein herritan—. Poliziaren arabera, sare sozial baten bidez jartzen zen neskatoekin harremanetan, eta, elkarrizketa baten ondoren, sexu irudiak bidaltzen zizkioten.
Poliziaren Delitu Teknologikoen Taldeak hasi zituen ikerketak Granadan (Espainia), hango neskato baten amak jarri baitzuen salaketa. Ustez irudiak eskatzen zizkienak gezurrezko kontuak zituen sare sozial horretan.
Nafarroako etxe batetik eskatu zizkieten argazkiak, Poliziak jakin zuenez. Etxe horretara joan, eta gaztea atxilotu zuten. Hainbat gailu atzeman dituzte poliziek, horien edukia aztertzeko.