Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 21 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo goizean Donostian, sexu erasoa egitea egotzita.
Joan den asteazken goizean gertatu zen erasoa, Pasaiako Euskotrenen geltokian. Iturri ofizialen arabera, gaztea "zakur arriskutsu" batekin zihoan, eta emakumearen atzetik sartu zen geltokira. Han ukituak egin zizkion, eta bortxatzen ahalegindu zen. Emakumezkoa oihuka hasi zenean, ordea, erasotzaileak ihes egin zuen.
Trena geltokira heldu zenean, emakumea igo egin zen, eta bidaiariek, haren egoera ikusita, laguntza eskatu zuten.
Erasoa salatzeko, elkarretaratzera deitu dute biharko, 13:00ean, Pasai Antxoko Zumardian.