Ertzaintzak 22 urteko mutil bat atxilotu du Sestaon, Bizkaian, bikotekide ohiari eta haren bi laguni oldartzea leporatuta. Goizaldeko laurak aldera gertatu da erasoa. Neskek poliziei adierazi dietenez, taberna baten kanpoaldean topo egin dute mutilarekin, eta atzetik segika joan zaie. Iraindu egin du mutilak bikotekide ohia, eta eztabaidan hasi dira. Lagunetako bati erredurak eragin dizkio mutilak, zigarreta batekin.
Atxilotu duenean jabetu da Ertzaintza mutilak neskarengandik urruntzeko agindua zuela.