lapurreta

Gazte bat atxilotu dute ustez etxebizitza batean lapurreta egiteagatik, Irunen

Eraikin bateko lehenengo etxebizitzan ustez lapurreta egiteagatik Ertzaintzak 27 urteko mutil bat atxilotu du Irunen, Herrizaingo sailak jakinarazi duenez. Eraikineko fatxada igota sartu zen etxean mutila, atzo arratsaldean, eta auzoko bizilagunek Ertzaintzari deitu zioten, gertatutakoaren berri emateko. Geroago, Ertzaintzak mutila atxilotu zuen.

2005eko abuztuaren 3a
18:37
Entzun
Herrizaingo saileko iturriek esan dutenez Irungo Arratia auzoan gertatu zen lapurreta. Ustez 27 urteko J.N.R. mutila eraikineko fatxada igota, lehenengo solairuko etxebizitzan sartu zen, leihoko kristala bihurkin batekin apurtuta. Behin lapurreta burututa, etxebizitzako balkoitik salto egin eta ihes egin zuen. Auzoko bizilagunek gertatutakoa ikusi zuten, eta Ertzaintzari abisatu zioten. Berehala atxilotu zuen Ertzaintzak mutila, Iparraldea kalean, eta soinean lapurreta egiteko erabili zuen bihurkina atzeman zioten.

Geroago, Ertzaintzak egiaztatu zuen etxebizitzan bilatutako oinatz bat ustezko lapurrak zeramatzan oinetakoen berdina zela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.