Gazte bat atxilotu dute Zornotzan, kale erasoekin lotura duelakoan

Duela bost urte izandako kale erasoekin lotuta atxilotu du Ertzaintzak, Auzitegi Nazionalak aginduta

Erredakzioa
Bilbo
2010eko urriaren 29a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak Igor Zearreta Garai atxilotu du Zornotzan (Bizkaia). Duela bost urte Soraluzen (Gipuzkoa) gertatu ziren kale erasoekin zerikusia duelakoan atxilotu dutela jakinarazi dute. Atxiloketa Espainiako Auzitegi Nazionalak agindu du.

Zearretak Ajangizko Maier enpresan egiten du lan, eta atxilotu ostean hara eraman dute, lantokiko haren armairua arakatzeko. Enpresako zenbait langilek agerraldia egin dute 12:30ean, lantegiaren aurrean. «Ertzaintzaren inpunitatea» salatu dute, eta enpresan egindako miaketa legezkoa ez dela izan salatu dute, «ez dutelako inolako epai agindurik erakutsi». Lankidearen egoerarengatik kezkatuta agertu dira; «inkomunikazioaren beldur gara; horrek berekin dakarren inpunitate egoeraren beldur». Miaketa egitera sartu diren ertzainek langileak jo dituztela salatu dute langileek, eta miaketa lekukorik gabe egin dutela.

Ertzaintzaren arabera, «erabat koordinatuta» burua estalita zuten pertsona batzuek molotov koktelak bota zituzten Ertzaintzaren furgoneta baten aurka etaBBVA bankuaren aurka.

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak esan du ertzaintzak «lan ona» egin duela, eta ohartarazi du operazioak irekita segitzen duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.