Gazte bat atxilotu zuten Gatzaren omenaldian
ZORNOTZA. AAMk jakinarazi duenez, Ertzaintzak gazte bat atxilotu zuen asteazken gauean Zornotzan, Gatzari egindako harreraren ostean. Hainbat kolpe eman zizkiotela eta erizaindegira eraman behar izan zutela dio. Gazteak atzo deklaratu zuen Gernikako epaitegian, eta esan zuen ezer ez zuela egin, AAMk dioenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu