Iruñekoa da eta 22 urte ditu erasotzailea delakoan atxilotutako gazteak. Joan den asteazken gauean izan zen erasoa; 18 urteko neskari sakelakoa lapurtzen saiatu ziren, eta hark kontra eginda, erasotzailea, neska lurrera bota, eta ukituak egiten hasi zitzaion.
Bere burua defendatu zuen neskak, eta ihesi joan zen erasotzailea. Erasotzaileaz eginiko deskribapenarekin bat zetorren mutil bat topatu zuen Foruzaingoak, eta polizia etxera eraman zuten, identifika zezaten.
Polizia etxean, biktimak erasotzailea identifikatu zuen, eta atxilo hartu zuten mutila. Iruñeko 5. Instrukzio Auzitegiaren esku utzi zuten, eta hark mutila espetxeratzeko agindu du.