Gazte bat gerritik behera paraplegiko, entzierroko hesitik erorita

2011ko uztailaren 12a
09:11
Entzun

Nafarroako Ospitalak jakinarazi duenez, 27 urteko gazte bat pareplegiko geratu da igande goizean Telefonicako entzierroko hesietatik erorita. Goizeko 10:30ean gertatu zen ezbeharra. Oraindik argitu gabe dauden arrazoiengatik, hesitik behera erori zen gaztea eta kolpe gogorra hartuz bi orno hautsi zituen. Ospitalera eraman ostean ebaketa berehala egin zioten arren, gerritik behera paraplegia izango du gazteak.

Atzo, gainera, 29 urteko beste gazte bat eraman zuten Nafarroako Ospitalera, hori ere entzierroko hesitik erorita. Udaletxe plazan gertatu zen, goizeko 07:10ean. Kolpearekin konortea galdu zuen eta ospitalera eraman zuten. Erietxe horretan beste pertsona bat dago ospitaleratuta Nabarreriako iturritik salto egin eta lurrera erorita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.