heriotza
Gazte bat hil da Angelun, olatuek harrapatuta
24 urteko gazte bat hil zen atzo Angeluko dikean. Paseoan ari zirela dikera joan zen gaztea, eta itsaso zakarrak harroturiko olatu batek berarekin eraman zuen. Han ziren lagunak gazteari laguntzen saiatu ziren, baina alferrik izan zen. Ordu batzuk beranduago gaztearen gorputza hondartzan aurkitu zuten suhiltzaileek.
Gaztea Frantziarra zen, eta oporretan zegoen Angelun, beste bi lagunekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu