Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 21:20 aldera gertatu zen atzo istripua, Ziraukin, eta Foruzaingoa ikertzen ari da ezbeharraren nondik norakoak. Iturri ofizialen arabera, antza, baserriko lanabes baten eta traktorearen artean harrapatuta geratu zen 29 urteko gaztea.
SOS Nafarroako osasun zerbitzuak berehala heldu ziren istripua izan zen tokira, baina erietxera bidean hil zen.
Gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuen Institutura eraman dute.