Ezbeharra

Gazte bat hil da deskarga elektriko baten ondorioz, Santurtzin

Ezbehar larria gertatu da gaur goizean Santurtzin (Bizkaia): bi gizonezko gazte Renfeko trenbide gaineko oinezkoentzako igarobidetik eskegi dira, eta bietako batek zangoarekin kable bat jo eta deskarga elektriko handia jaso du. Segituan hil da.

2006ko apirilaren 13a
12:28
Entzun
Renfek eta Ertzaintzak jakinarazi dutenez, goizeko seiak inguruan gertatu da heriotza. Igarobidetik, sei metroko altueratik, eskegi dira bi gazteak. Arestian aipatu bezala, bietako batek katenariako kableetako bat jo du zangoarekin, eta deskarga elektriko handia jaso du. Lurrera amildu eta segituan zendu da. 22 urte zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.