Emakumeen kontrako indarkeria

Gazte bat hil da Donezteben, bere buruari su emanda; bere neskalaguna eta haren ama zauritu ditu

Doneztebeko (Nafarroa) zahar etxean sartu, bere gorputzera sua egiteko likido bat bota eta bere burua erre du gaur 22 urteko gazte batek. Zaharretxea bere neska-lagunaren esku dago, eta han lanean zeuden neska-laguna eta haren ama zauritu ditu, gazteak, bere buruari su emandakoan bi haien gainera bere burua botata. Udaltzaingoak eta bizilagunek jakinarazi dutenez, bezperan eztabaida handia izan zuen bikoteak. Bi zaurituak Iruñeko erietxera eraman dituzte.

2004ko ekainaren 21a
19:50
Entzun
Eguerdiko hirurak laurden gutxian izan da gertakaria, Doneztebeko zahar etxean. Badirudi, gazteak bere buruari su eman dionean eskuan zuen sua egiteko likidoaren potoa lehertu egin dela, lokalaren zati bat kaltetuz.

Suhiltzaileak eta larrialdietako zerbitzuak berehala gerturatu dira gertakariaren lekura, eta zauritutako bi emakumeak erietxera eraman dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.