Ehizean ari zela 23 urteko gazte bat hil da buruan tiro bat jasota. Amurrion (Araba) izan da ezbeharra, eta basurdetan ari zirela hil da. Eguardiko 12:10 inguruan izan da, oraindik aztertzen ari diren arren, dirudienez beste ehiztari batek egindako tiroak harrapatu du.
Amurriokoa bertakoa zen gaztea. Iristeko toki zaila zenez, Ertzaintzaren helikopteroan joan behar izan dute hildakoa jasotzera, ertzainek esan dutenaren arabera. Gorpua Gasteizera eraman dute epailearen aginduz, eta ikerketa bati ekin dio Ertzaintzak gertaeren nondik norakoak aztertzeko.
euskal herria
Gazte bat hil da ehizeko istripu baten ondorioz
Buruan tiroa jaso ondoren hil da 23 urteko gaztea Amurrion eguerdian. Oso zailak izan dira gorpuaren erreskate lanak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu