ezbeharra
Gazte bat hil da Tuteran, auto istripuz
31 urteko gizonezko bat hil da gaur goizean Tutera eta Cintruenigo arteko errepidean. Kamioi bati hormigoizko xaflak askatu zaizkio, eta atzetik zihoan autoaren gainera erori. Auto horretako gidaria larri zauritu da, eta kopilotua hil.
Foruzaingoak jakinarazi duenez, goizeko 6:30ean izan da Fustiñanako gaztea hil den istripua, NA-160 errepidean. Zauritua Reina Sofia erietxera eraman dute. Errepidea itxita eduki dute, baina dagoeneko ireki dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu