Astearte arratsaldean, lagun talde bat Urduñako (Bizkaia) urmael batera joan da bainatzera, eta, euretako bat uretatik ateratzen ez zela ikusita, larrialdi zerbitzuei eman diete abisua, 18:30 aldera. Ertzainak eta suhiltzaileak joan dira hara, eta 20:10 inguruan atera dute gaztearen gorpua uretatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Mediku batek egiaztatu du heriotza.
Pertsona erreskatatu dute, eta hil egin da.
— SOS Deiak - 112 (@112_SOSDeiak) May 5, 2020
Gure doluminak.
-
La persona ha sido rescatada, lamentablemente fallecida.
Nuestras condolencias.#urahttps://t.co/YBYV7qYIgG