Hogei urteko mutil gazte bat bortxatzen ahalegindu eta jipoitu egin dute Oiartzunen, xanisteban festetan gertatutako sexu eraso larri batean. Erasoa herenegun eguerdian gertatu zen, eta Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du, bortxaketa saioa egotzita.
Oiartzungo alkate Aiora Perez de San Romanek azaldu du erasoa gazteen lokal batean gertatu zela. Barruan zegoen mutila bortxatzen saiatu zen pertsona bat, eta, lortu ez zuenez, jipoitu egin zuen. Erasoaren ondorioz, biktimak hainbat zauri izan zituen, eta ospitalean artatu behar izan zuten. Dagoeneko etxean dagoela baieztatu du herriko alkateak.
Udalak adierazi du mota guztietako erasoak gaitzesten dituela eta halakorik berriz ez gertatzeko bere esku dauden neurriak hartuko dituela. Udalak elkarretaratzea antolatu du bihar eguerdiko 14:00etarako Doneztebe plazan. Erasoa jasan duenari elkartasunik beroena azalduko diote.
SEXU ERASOA
Gazte bat jipoitu dute Oiartzunen, bortxatzen saiatu ondoren
Xanistebanetan gertatu da erasoa, eta udalak elkarretaratzea antolatu du biharko, hura salatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu