19 urteko gazte bat larri zaurituta eraman dute Nafarroako Ospitalera. Iruñeko bizilaguna da, eta Barasoainen izan du auto istripua, goizeko zortziak aldera. Foruzaingoak berri eman duenez, bidetik atera da autoa, eta iraulita geratu da, bide bazterrean.
Foruzaingoa trafikoa bideratzen aritu da goizean, eta suhiltzaileek atera behar izan dute mutila autotik.