Kazeta.info atariak jakinarazi duenez, gazte bat larri zauritu zen atzo Senperen, aintzirara salto eginda. Arratsaldean gertatu zen ezbeharra. France Bleu Euskal Herri irratiak zabaldu duen albistearen arabera, 23 urteko mutiko bat larri zauritu da, ur aski ez zegoela ohartu gabe lakura buruz behera salto egin ostean. Angeluarra da gaztea, eta istripuaren ondorioz lau gorputz-adarretako paralisia du. Iturri profesionalak aipatuz, Kazeta.infok azaldu duenez, "beren burua uretara botatzean gerta daitezkeen arriskuez ez jabetzea da istripu horien jatorria".
Gazte bat larri zauritu da, uretara salto eginda
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu