Gizartea

Gazte bat ZIUn sartu dute, Gasteizen labanaz erasoa jaso ondoren

2008ko martxoaren 25a
17:29
Entzun
Labanaz egindako eraso batek eragin zizkion zauriak zirela-eta, 24 urteko gizonezko bat Santiago Gasteizko erietxeko Zainketa Intentsiboetako Unitatean (ZIU) sartu zuten igandean. Ertzaintzak atzo bi lagun atxilotu zituen, Gasteizen bertan, ustezko erasotzaileak izateagatik. 18 urte dituzte biok -I.A. eta M.Y.-, eta aurrekariak dauzkate.

Igandean goizeko ordubata eta erdiak aldera izan ziren gertakariak, Gasteizko parte zaharrean. Ertzaintzak dioenez, bi atxilotuek beste gazte harekin borroka egin zuten taberna baten atarian, eta orduan sartu zioten labana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.