Gazte batek eraso homofobo bat jasan duela salatu du Amurrion (Araba). Ostegun gauean gertatu zen erasoa, ostatu batean.
Gizonak salaketa jarri du berehala, eta Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du. Amurrioko Udalak «gorroto delitua arbuiatu eta gaitzetsi» du segidan, ohar baten bidez. «Horrelako ekintzak duintasunaren eta integritate fisiko eta moralaren aurkako eraso larriak dira», adierazi dute.
Elkarretaratze bat antolatu dute eraso homofoboa salatzeko, gaur, 18:00etan, Amurrioko plazan.