Gizartea

Gazte batek labanarekin erasotu du ama eta bere buruaz beste egin du Sestaon

Ama ospitalean da, larri; gazteak laugarren solairutik salto eginda hil da.

2011ko abenduaren 8a
14:04
Entzun

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gaur goizean gazte batek labanarekin ama erasotu du Sestaon (Bizkaia), eta ondoren laugarren solairutik leihotik salto eginda bere buruaz beste egin du. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da, eta ustez arazo psikikoak zituen gazteak. 23 urte zituen.

Emakumea Gurutzetako Ospitalera eraman dute, egoera larrian. Hiru labankada jaso ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.